Gallery

Deskribapena

Jaioterria: La Rioja
Adina: 48
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Ardo biltegi baten jabea
Atentatuaren data: 05/06/1982
Atentatuaren lekua: Santurtzi
Errudunak: Ricardo Prieto Vicente, José Antonio Hernández Hernando
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Rafael Vega Gilek ardo eta likore biltegia ireki zuen, bere semeetako batekin batera; orduantxe, bi txanodun ibilgailu batetik jaitsi, enpresariari hurbildu eta, hitzik esateke, zenbait pistola-tiro jo zizkioten. Biktimak sei bala-zauri zeuzkan, buruan horietako lau. Terroristek beste bi konplize zain zeuzkaten ibilgailu batean egin zuten ihes.

Luis María, biktimaren 17 urteko semea, aita odol putzu baten erdian aurkitu zuen lehena izan zen. Anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman zuen zauritua, baina bertan hil zen, handik ordubetera, ebakuntza egiten ari zitzaizkionean.

Handik hilabete gutxira, urte bereko irailaren 8an, alargunak bere buruaz beste egin zuen, seigarren solairutik salto eginez, ez baitzen senarra galtzeak eragin zion depresioa gainditzeko gai izan.

Prentsa