Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Córdoba
Adina: 27
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia agentea
Atentatuaren data: 24/02/1978
Atentatuaren lekua: San Cristóbal de La Laguna
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: MPAIAC

Deskribapena

1978ko otsailaren 24an, gauerdirako minutu gutxi falta zirela, ezezagun baten deiak ohartarazi zuen San Cristóbal de La Lagunan (Tenerifen), Bizkaiko Bankuaren bulego baten teilatuan, lehergailu bat ipini zutela. Polizia Nazionaleko lehergailu-teknikariak hurbildu eta inguruak hustu zituzten. Lehergailuak kronometro bat zeukan eta Goma-2 delakoaren zortzi kartutxo. Ohikoak ziren protokoloak aplikatu ostean, Rafael Valdenebros Sotelo lehergailu-teknikariak bonba hartu eta hura kentzen ari zenean bat-batean eztanda egin zuen eta bete-betean eragin zion. MPAIAC izeneko erakundeak (Movimiento para la Autodeterminación e Independencia del Archipiélago Canario) bere gain hartu zuen atentatua.

Rafael Valdenebrosek bi haur zituen, bata 2 urtekoa eta bestea zazpi hilabetekoa. Bakarrik hiru hilabete lehenago iritsi zen Kanarietara. Martxoaren 9an hil zen, 13 egunez ospitale bateko ZIU batean egon ostean, non besoa moztu behar izan zioten zauri larrien ondorioz. MPAIAC erakundearen biktima bakarra izan zen.

Prentsa