Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 47
Seme-alabak: 6
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Taberna baten jabea
Atentatuaren data: 26/12/1984
Atentatuaren lekua: Bermeo
Errudunak: Fernando Uriarte Elorduy
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Bi gazte sartu ziren Pedro Pardo Romeroren Gurea Da tabernan, kontsumizio bat eskatu eta, segidan, pistolaz bi tiro jo zizkioten berbertatik Pedrori. Atentatuaren unean ez zegoen bezerorik tabernan, bai ordea haren seme-alabetako batzuk eta emaztea. Erietxe batera eraman zuten, larri, baina harako bidean hil zen. ETAk, hilketa justifikatzeko, esan zuen biktima droga trafikoan aritzen zela eta Guardia Zibilaren isil-mandataria zela.
Hil zutenean, Pedro Pardok Manuel Castellanos Escamillaren izeneko dokumentazioa zeukan, eta nortasun horrekin lurperatu zuten. Urte asko geroago, Barne Ministerioaren zerrenda ofizialek artean jasotzen zuten 1984ko abenduaren 26an ETAk Manuel Castellanos Escamilla izeneko Bermeoko bizilaguna hil zuela tiroz. Benetako Manuel Castellanos Bartzelonako bizilagun bat zen; 1975ean, Santa Coloma de Gramaneten NANa eta gidabaimena lapurtu zizkiotela salatu zuen.

Prentsa