Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Espeja (Salamanca), Castilla y León
Adina: 29
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Soltero
Lanbidea: Garraio agentzia bateko langilea
Atentatuaren data: 10/07/1981
Atentatuaren lekua: Bilbo
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1981eko uztailaren 10ean, Basauriko tren geltokian Joaquín Gorjón González guardia zibil erretiratuaren kontra atentatu ondoren, poliziak detektatu egin zituen hura hil zuten etakideak, eta Bilboko Zazpikaleetaraino iritsi zen jazarpena hasi zen.

Jazarpen horretan, etakideek bi pertsona erabili zituzten, ezkutu gisa, Guardia Zibilarekin izandako tiro truke batean: Aurora Muxika Muxika, arin zauritua, eta Ovidio Ferreira Martín, eskuineko hankan eta aurpegian tiro bana harturik larri zauritua, eta atentatutik lau egunera hil zena.

Biktima bere kordean iritsi zen ospitalera, eta aitak lan egiten zuen Echeverría fabrikaren izena ere eman zien medikuei, baina ezinezkoa izan zen bizirik ateratzea.

Prentsa