Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 31
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Kabo lehena Polizian
Atentatuaren data: 06/06/1975
Atentatuaren lekua: Barcelona
Errudunak: Ignacio Pérez Beotegui, "Wilson", y Juan Paredes Manot, "Txiki"
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1975ko udaberrian, ETA politiko-militarrak Madril eta Bartzelonara hainbat talde bidaltzea erabaki zuen. Francoren Gobernuari arazo berriak sortarazi nahi zizkion. ETAko kide batzuk Bartzelonan ezarri eta bankuetxeetan lapurretak egiten hasi ziren. Ekainaren 6an, Caspe kaleko Santander bankuaren bulegora sartu ziren. Langile batek Poliziarekin konektatuta zegoen alarma aktibatu zuen eta handik hurbil zegoen patruila bat bidali zuten.

ETAko kideak bankutik irteten ari zirenean, agenteekin topatu eta tiro egin zieten. Ovidio Díaz López kabo lehenak zazpi tiro jaso zituen. Haietako batek bihotzean eragin zion eta berehala hil zen. Terrorista bat zauritu zuten poliziek baina sei edo zazpi kideko taldeak ihes egitea lortu zuen.

Ovidio Díaz López ezkonduta zegoen eta bere emaztea haurdun zegoen erail zutenean.

Handik hilabete t’erdira, ETA politiko-militarreko bi kide atxilotu zituzten Bartzelonan: Ignacio Pérez Beotegui, Wilson, eta Juan Paredes Manot, Txiki. Wilson erakundearen buruzagi nagusienetako bat zen, talde berezi guztien burua, alegia. Poliziak beste lapurreta bat prestatzen ari zirenean harrapatu zituen.

Prentsa