Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Kuwait
Seme-alabak: 0
Lanbidea: Madrilen Kuwaiteko Enbaxadako idazkaria
Atentatuaren data: 16/09/1982
Atentatuaren lekua: Madrid
Errudunak: Ibrahim Hasan Murad Al Sami, libanés
Arma: Pistola
Hiltzailea: Al-Fatah

Deskribapena

1982ko irailaren 16an, 14.00ak aldera, Kuwaiteko enbaxadako idazkaria, Najeeb Sayeb Hashem, egoitza diplomatikotik irten zen auto ofizialean. Berarekin enbaxadako langile bat, bizkartzaina eta txoferra zihoazen. Kotxera sartzen ari zenean, ezezagun bat hurbildu zitzaion eta atzetik tiro egin zion. Hiru balazo jaso zituen bizkarrean eta beste bat buruan. Tiroketa entzutean, berarekin zihoazen laguntzaileek lurrera bota zuten euren burua, baina balazoek txoferra zauritu zuten. Bizkartzaina, ordea, zauririk gabe atera zen eta, gainera, erasotzaileari tiro egin zion ere. Eskoltak bere autoan eraman zuen diplomatikoa La Paz ospitalera, baina hara ailegatu baino lehen hil zen.

Poliziak Al Fatahri egotzi zion hilketa. Ibrahim Hasan Murad Al Sami, 28 urteko libanoarra, atxilotu zuten. Honek onartu egin zuen bere helburua enbaxadorea hiltzea zela, baina enbaxadako idazkariarekin nahastu egin zen.