Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Israel
Adina: 34
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Kuwaitiko eta Libanoko argitalpenetako prentsa berriemailea, eta Palestina Askatzeko Fronteko militantea
Atentatuaren data: 01/03/1982
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Pistola
Hiltzailea: Besteak

Deskribapena

Nabil Aranki Wadi palestinarrak goizero ibilbide berdina egiten zuen. Eugenio Sellésen etxetik irteten zen, seme-alabak ikastetxera eramaten zituen eta ondoren Beata María Ana de Jesús plazara joaten zen bere emaztearen bila. Viñas garagardotegian elkar ikusten zuten. Baina 1982ko martxoaren 1an, arabiar itxura zeukan terrorista bat bere zain zegoen Guillermo de Osma kaleko kiosko baten atzekaldean ezkutatuta. Nabil Palestinaren Askapenerako Mugimenduaren kidea zen eta hiltzaileak birritan tiro egin zion buruan ihes egin baino lehen. Poliziek gorputza estali zuten biktima hilda zegoela uste bait zuten, baina honek hitz egin zuen eta korrika Doce de Octubre ospitalera eramatea erabaki zuten. Dena den, ailegatu eta bi minututara hil zen.

Hilketaren ostean, Palestinaren Askapenerako Erakundeak Israelen espioei egotzi zien gertatutakoa. Dena den, Espainiako Poliziak xiiak izan zirela adierazi zuen. Hala eta guztiz ere, justiziak ez zuen inor epaitu gertakari honengatik.