Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Ceuta y Melilla
Adina: 33
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 23/11/1984
Atentatuaren lekua: Irún
Errudunak: José Antonio López Ruiz, Miguel Ángel Gil Cervera
Arma: Subfusil
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Mohamed polizia nazionala zen. Irungo bidesariko kontrolgune batean zegoen. Gau hartan Mohamedek ez zuen lan egin behar, baina txanda aldaketa bat eskatu zuen bere alaba txikia medikuarenera eramateko, garun-paralisia bait zuen. Momentu batean, kotxetik jaitsi zen zigarro bat erretzera. ETAko terroristak hurbileko muino batean ezkutatuta zeuden. Erasorako fusilak eta granada-jaurtigailuak zituzten. Poliziak tirokatu zituzten. Granada batek Mohamedi eman zion eta hantxe bertan hil zen. Biktimak Euskal Herrian lan egitea eskatu zuen bere alabaren gaixotasuna zela medio. Hemen soldata altuagoa izango zuen. Gainera, bere emaztea, Aisha, haurdun zegoen. Bere laugarren seme-alaba handik bi hilabetera jaio zen.