Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Jordania
Adina: 24
Seme-alabak: 0
Lanbidea: Ikaslea
Atentatuaren data: 09/09/1979
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Pistola
Hiltzailea: Al-Fatah

Deskribapena

1979ko uztailaren 9ko 21.15ak aldera, Mohamed Aref Musa ikasle jordaniarra Gran Vían zegoen. Mesoreno Romanos kaleko izkinean, arabiar itxura zeukan gizonezko batek hurbil-hurbiletik tiro egin zion bizkarrean. Erasotzaileak anabasa baliatu zuen handik ihes egiteko. 24 urteko biktima Francisco Franco ospitalera eraman zuten eta han ebakuntza bat egin zioten. Handik ordu gutxitara hil zen. Poliziak hilketa Al-Fatahri egotzi zion.