Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 44
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Ertzaina (DIG-ko burua Gipuzkoan)
Atentatuaren data: 14/07/2001
Atentatuaren lekua: Leaburu
Errudunak: Ibon Etxezarreta Etxaniz, Luis María Carrasco Aseginolaza, Francisco Javier Makazaga Asurmendi, Santiago Vicente Aragón, Oskarbi Jauregi Amundarain
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Mikel Uribe Aurkiak Leaburuko Zazpi Bide elkartean afaldu behar zuen lagun batzuekin. Ibilgailua aparkatzen ari zela hiru etakide hurbildu zitzaizkion, auto lapurtu batean. Udaletxe atzeko zelaigune batean itxaron zuten, harik eta talde kriminaleko kide batek ohar egin zien arte ertzaina elkarte gastronomikora iristen ari zela.

 

Beste etakide batek gidatu zuen ibilgailua Mikel Uriberen lur orotakoraino, hirugarren terrorista batek subfusil batekin metraila zezan ahalbidetzearren. Ondoren, komandoko kide batek ibilgailutik jaitsi eta zenbait tiro jo zizkion, pistolako kargagailua polizia zaurituaren kontra hustu arte. Biktima larri eraman zuten Donostia ospitalera, eta handik gutxira hil zen.

 

Hurrengo egunean, Mikel Uriberen lankide talde bat, anaia tartean zela, ertzaina hura ere, udaletxeko plazan bildu zen, hilketa gaitzesteko. Bitartean, Leaburuko bizilagunetako bat bera ere ez zen kalera irten, eta agenteek sartu behar izan zuten Herri Batasunak gobernatutako udaletxean, ikurrina haga erdian eta krespoi beltz batez ipintzeko.

Prentsa