Deskribapena
Jaioterria: Navarra
Adina: 63
Seme-alabak: 1Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Armadako teniente koronela. Donostiako Udaltzaingoaren burua
Atentatuaren data: 27/11/1980
Atentatuaren lekua: Donostia
Errudunak: José Antonio Esnaola Lasa, Nicolás Francisco Rodríguez
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Goizeko bederatzietarako minutu batzuk falta zirela, Migel Gartziarena Baraibar etxetik irten eta ibilgailu ofizialerantz abiatu zen, bertan baitzuen zain José Antonio Díaz Montoya gidaria, Donostiako Udaltzaingoaren Burutzako bulegora eramateko.
Autoa Urdaneta eta Easo kaleen arteko bidegurutzean gelditu zenean kale nagusiko ibilgailuei pasatzen uzteko, bi gizabanako armatu jarri zitzaizkion parean, eta bertan zihoazenen kontra tiro egiten hasi ziren; Gartziarenari hiltzeko zauriak eragin zizkioten, buruan, lepoan eta sabelaldean. Migel Gartziarenaren kontrako tiroketak izu eszenak eragin zituen oinezkoen artean, asko eta asko hurbileko eskola batera zihoazen haur txikiak baitziren.
Prentsa



