Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 29
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 13/01/1979
Atentatuaren lekua: Azpeitia
Errudunak: José María Zaldúa Corta, Mercedes Galdós Arsuaga, Félix Ramón Gil Ostoaga
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1979ko urtarrilaren 13a zen, larunbata. Goizaldeko hiruretan, José María Zaldúa Corta ETAko kideak urrunetik lehergailu indartsu bat piztu zuen. Piladun sistema elektrikoa zeukan bonbak eta detonagailua lehergailura lotu zuen mendian zehar luzatutako 150 metrotako kable batekin. Lehergailua Loiolako santutegitik Azpeitiara doan errepidearen ondoan ezkutatuta zegoen. Bonbak Guardia Zibilaren bi Land Rover handik igaro zirenean eztanda egin zuen. Bigarren autoaren aurreko zatia txikitu zuen eta bere zatiak errepidetik 15 metrotara agertu ziren. Atentatu horretan ETAk Francisco Gómez eta Miguel García erahil zituen. Francisco Mota handik bi egunetara hil zen.