Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 39
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Industria injenerua
Atentatuaren data: 04/02/1984
Atentatuaren lekua: Getxo
Errudunak: Juan Manuel Piriz López, Juan Manuel González Merino
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

14:25ean, Miguel Francisco Solaun Angulo emaztearekin eta bere bi alabekin kafea dastatzeko establezimendu baten barruan zegoenean, minutu batzuk lehenago lokalean sartutako bi gizabanako oso gazte kafetegiko komunetara joan ziren. Handik irten zirenean, haietako batek atzetik eta berbertatik egin zion tiro Miguel Franciscori. Balak burezurra zeharkatu ziola, biktima barra ondoan erori zen, bera eserita zegoen aulkiaren aldamenean. Hiltzaileek, ez zuen ematen adinez nagusiak zirenik, pistola eskuan egin zuten ihes, lekuko batek distantzia batera jarraitzen ziela; ez zuen, baina, haiek harrapatzea lortu.

 

Biktima ETAkoa izana zen hirurogeiko hamarkadan, eta Basauriko kartzelan egona zen, 1970ean handik ihes egitea lortu zuen arte. Frantzian egon zen harik eta 1977ko Amnistia Legea onartu zen arte, eta gero Euskal Herrira itzuli zen, familiarekin egoteko eta lanean aritzeko.

 

Hil aurretik, ETAk eskatu zion lehergaiak jartzen uzteko eraikuntza-lanak Solaunek berak zuzentzen zituen eraikin bateko obretan, Guardia Zibilaren etxebizitzetarako izango baitzen hura. Solaunek utzi zien 1981eko martxoaren 13an lehergailuak jartzen, baina bazekienez sarraskia eragin zezakeela inaugurazioaren eguna zelako eta agintariak eta Guardia Zibileko kideak izango zirelako, abisua eman zuen telefonoz, agenteei aukera emanez lehergailuak aurkitu zitzaten.

 

Miguel Francisco Solaun atxilotu egin zuten ETAri laguntzeagatik, eta Soriako espetxean bete zuen lau urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Han zenbait jipoi hartu zituen “traidore” izateagatik, eta beste preso batzuek babestu behar izan zuten. Azkenean askatu egin zuten, bizi arriskuan zelako, eta pairatzen ari zen mehatxua zela eta Euskal Herritik ihes egiten saiatu bazen ere, 1984ko otsailaren 4an hil zuten.

Prentsa