Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 29
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: PPko zinegotzia Ermuan
Atentatuaren data: 12/07/1997
Atentatuaren lekua: Lasarte-Oria
Errudunak: Francisco Javier García Gaztelu, Irantxu Gallastegui Sodupe, José Luis Geresta Mújika, Ibón Muñoa Arizmendarreta
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

ETAk Miguel Ángel Blanco Eibarko geltokian bahitu zuen. Lanera zihoan PPko zinegotzia. ETAk Espainako Gobernuari bi egun eman zizkion presoak Euskal Herriratu zitzan. Hala egiten ez bazen, Blanco exekutatuko zuten. Emandako epea amaitu eta 50 minutura, ETAk bere mehatxua bete zuen eta Chartel hotelaren eta Lasarteko Cocheras auzoaren artean dagoen zelai batean Miguel Ángel tirokatu zuen. Francisco Javier García Gazteluk buruan tiro egin zion zinegotziari honek eskuak bizkarrean lotuta zituela. José Luis Geresta Mujikak lagundu zion. Txakurrekin zebiltzaten bi pertsonek Miguel Ángel aurkitu zuten odoletan. Oraindik bizirik zegoen baina laster hil zen.

Prentsa