Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Granada
Adina: 27
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Lurreko Armadako sarjentua
Atentatuaren data: 20/05/1996
Atentatuaren lekua: Córdoba
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1996ko maiatzak 20an, goizean, Lurreko Armadako injineruen sarjentua zen Miguel Ángel Ayllón Díaz-González Kordobako Carlos III-aren hiribidera hurbildu zen. Han kasernarako autobusaren geralekua zegoen. Normalean, autoz joaten zen lankide batekin, baina egun horretan laguna ez zegoen hirian.

7.40ak aldera, 8 kiloko bonba batek eztanda egin zuen. Kontainer batean ezkutatuta zegoen eta helburua autobusa ailegatzerakoan lehertaraztea zen. Baina terroristek espero zutena baino lehen eztanda egin zuen, autobusa ailegatu baino lehen. Hedatze-uhinak Miguel Álgel Ayllóni bete-betean eragin zion eta berehala hil zen. Beste lau pertsona –bikote bat eta bi militar- zaurituta atera ziren. Gauean, inguru horretan, Poliziak beste bi bonba-auto desaktibatu zituen. ETAk bere gain hartu zuen atentatua eta ekintza prestatu zuten terrorista guztiak atxilotu eta zigortu zituzten.

Miguel Ángel Ayllónek 27 urte zituen eta Kordoban bizi zen emaztegaiarekin. Infanteria Igeletuaren 10. Brigadan lan egiten zuen eta NBErako operazio batean parte hartu zuen, Bosnian. Atentatuaren momentuan, Armada uzteko ikasten ari zen: ogibide zibila nahi zuen.

Prentsa