Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 35
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 21/05/1985
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Francisco eta Máximo elkarrekin Ulia mendira joan ziren txakurrek jolas zezaten. Kalez-jantzita zihoazen. Terroristak jenderik ez zegoen eremu batean hurbildu zitzaizkien eta tirokatu zituzten. Gaueko bederatziak aldera, txakurretako batek bakarrik itzuli zenean etxera, agenteen senideek haien falta sentitu zuten. Ehun polizia inguruk, Guarda Zibilaren helikoptero baten laguntzaz, desagertutakoen bilaketa hasi zuten Uliako Faro de la Platatik hasita, hara sarri joaten bait ziren. Gau osoa lanean eman eta gero, poliziek azkenean uhuri batzuk entzun zituzten. Máximoren txakurra zen eta jabearen ondoan zegoen. Bi agenteen gorpuak ahoz gora zeuden.