Deskribapena
Deskribapena
ETAk, Máximo Casado Carrera hiltzeko, bonba-lapa bat jarri zion autoaren azpian. Biktima etxetik atera zen Langraiz Okako (Araba) espetxean zuen lanpostura joateko, goizeko txanda baitzuen bertan. Horretarako, ibilgailua aparkatuta zuen lekura joan zen, aparkaleku kolektibo bat zen, bizilagunentzako sarbide mugatua zuena segurtasun-ate baten bidez. Aparkalekua erabiltzen zuen komunitate bakoitzak giltza espezifiko bat zeukan. Autoa martxan jarri bezain laster, aurreko ezkerreko gurpilaren ondoan jarritako bonbak eztanda egin, eta hantxe hil zuen biktima.
Biktimari mehatxua egina zion lehendik ETAk, gutun bitartez, Ortega Lara espetxeetako funtzionarioaren bahiketan zehar. Bizi zen auzoan ere pintada mehatxagarri batzuk agertu ziren biktimaren kontra, eta postontzia ere erre zioten behin.
Prentsa



