Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Galicia
Adina: 35
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: FF Catalunya futbol taldearen kapitaina
Atentatuaren data: 19/06/1987
Atentatuaren lekua: Barcelona
Errudunak: Domingo Troitiño, Josefa Mercedes Ernaga Esnoz y Rafael Caride Simón
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Domingo Troitiño, Josefa Mercedes Ernaga Esnoz eta Rafael Caride Simón ETAko terroristak kapital frantsesa (edo espainiar eta frantsesa) zuten enpresen aurka egiteko agindua jaso zuten. Hori dela eta, Bartzelonako Avinguda Meridianan zegoen Hipercor merkataritza-zentroan bonba-auto bat ipini zuten. Terroristen helburua ahalik eta kalte gehien eragitea zen. Horregatik erabaki zuten erasoa egunez egitea, denda irekita zegoenean.

Ibilgailuan 27 kilo amonal eta 200 litro su-eragile sartu zituzten, baita kola eta xaboi-malutak ere. Tenporizadorea programatu zuten bonbak 16.00etan eztanda zezan. Autoa, Hipercor supermerkatuaren aparkalekuan utzi zuten, bigarren sotoan hain zuzen. 15.00ak aldera, Domingo Troitiñok Bartzelonako Udaltzaigora deitu zuen, baita ‘Avui’ egunkarira eta Hipercorrera ere. Terroristak ETAren izenean hitz egiten zuela esan zien eta bonba nola aurkitzeko ustezko informazioa eskaini zien. Trotitiñoren arabera, lehergailauk 15.30tik 15.40ra bitartean eztanda egingo zuen. Baina gezurra zen. Poliziak eta Hipercorreko zaindariek ez zuten bonbarik aurkitu. Horren ondorioz, alarma faltsua izan zela pentsatu eta eraikina ez zuten hustu. Azkenean, bonbak 16.08etan eztanda egin zuen. Leherketaren hedatze-uhinak bigarren sototik lehenengora igaro zen. Han Elikagaien departamentua zegoen jendez gainezka.

Auzitegi Nazionaleko 49/1989 epaiaren arabera, sugarrek bertan zeuden pertsonak erre zituzten eta, gainera, gas toxikoak eragin zituzten. Gas hauek beste asko ito zituzten. Lehergailuan ipinitako likido su-eragileek eta kola pertsonen gorputzetan itsatsi egin ziren eta konbustioa berehalakoa izan zen, sua itzaltzeko aukerarik gabe. Iluntasunak, gainera, ihesaldia zaildu zuen. Erasoaren ondorioz, biktima ugarik erredura eta mutilazio larriak sufritu zituzten.

Matilde Martínez Domínguez Hipercorrera joan zen arropa erostera. Delinatzailea izateko ikasten ari zen Bartzelonako akademia batean. Bonba-autoaren leherketak merkataritza-zentroaren barruan harrapatu zuen.

Prentsa