Gallery

Deskribapena

Adina: 45
Seme-alabak: 0
Atentatuaren data: 26/05/1979
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

1979ko maiatzaren 26an, arratsaldeko 18.55ak aldera, California 47 kafetegian eztanda indartsu bat entzun zen. Goya kaleko 47. zenbakian zegoen kafetegi hura. Ia bost kiloko lehergailua ezkutatu zuten beheko solairuko komunetan. Hedatze-uhinak zortzi pertsonen heriotza eragin zuen, gehienak adineko emakumeak. Gainera, beste 50 pertsona inguru zaurituta suertatu ziren. Eztandaren indarraren ondorioz, kafetegia guztiz suntsituta geratu zen.

GRAPOko terroristei egotzi zieten erasoa. Kafetegia Fuerza Nueva ultraeskuineko erakundearen egoitzaren ondoan zegoen.
María Teresa Alonso de Celisek 45 urte zituen. Udaletxeko alkateorde, Club de Campo erakundearen lehendakari eta Costa Ricako ohorezko kontsula izandakoaren alaba zen. Bere hileta elizkizuna 1979ko maiatzaren 28an ospatu zen Madrilen. 200 bat pertsonek parte hartu zuten. Hain artean Blas Piñar zegoen, diputatua eta Fuerza Nuevako lehendakaria.

Argazkiak

Audio

Prentsa