Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 42
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Project-managerra eta informatikoa
Atentatuaren data: 11/03/2004
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Terrorismo Islamista

Deskribapena

Azkeneko 17 urteetan gauza bera egiten zuen Marisol Rodríguezek. Egunero trena hartzen zuen Alcalá de Henares herriko geltokian lanera joateko. Informatika eta Komunikazio Berezietan espezializatuta zegoen eta proiektu-burua zen enpresa batean. Ezkonduta zegoen 1984tik eta 13 urteko semea zuen. Kultura eta bidaiak maite zituen. Txinan, Nepalen edo Egipton egon zen senarrarekin. Euren ametsa, behin erretiroa hartuta, Balira bizitzera joatea zen.

2004ko martxoak 11 osteguna zen. Egun hartan, Madrilen, Al-Qaeda taldeko terroristek 13 lehergailu ipini zituzten Renfe konpainiaren Aldiriak zerbitzua eskaintzen zuten lau trenetan. 7.37tik 7.39ra bitartean, aukeratutako trenak Atocha, El Pozo del Tío Raimundo eta Santa Eugenia geltokietan eta Téllez kalean zeuden. Tarte horretan 13 lehergailuetatik 10-k eztanda egin zuten eta, guztira, 191 pertsona erail zituzten. Gutxi gora-behera beste 1.500 pertsona ere zaurituak suertatu ziren. Espainiako historiako atentaturik latzena izan zen. Egun batzuk geroago, 2004ko apirilak 3an, Poliziako GEO taldeko kideei Leganés udalerriko etxe batera sartzea agindu zieten atentatuaren arduradunak han ezkutatzen omen bait ziren. Terroristek bere buruaz beste egin zuten 20 kiloko lehergailuak eztandaraziz. Hedatze-uhinak GEO baten heriotza eragin zuen eta bera da M-11ko zerrenda luzea ixten duen 192. biktima.

Argazkiak

Audioa

Prentsa