Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 8
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Ikaslea
Atentatuaren data: 29/05/1991
Atentatuaren lekua: Vic
Arma: Coche bomba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1991ko maiatzaren 29ko 19.05ak aldera, ETAk Vic hiriko Guardia Zibilaren kasernaren kontra bonba-auto bat bidali zuen.Kotxearen barruan 12 bonbona sartu zituzten. Bakoitzak 18 kilo amonal zituen. Arratsaldeko ordu horretan, agenteen senideak kasernaren etxebizitzetan zeuden eta haien seme-alabak, patioan jolasten.

Bonba-autoak atzera-martxa blokeatuta zeukan. Behin kasernaren barruan zegoenenan, Juan Carlos Monteagudo terroristak urrunetik aktibatu zuen lehergailua. Eztanda gogorrak bederatzi pertsona erail zituen. Haietako bost adin txikikoak ziren. Vic-ko ospitaleak zailtasunak izan zituen biktima guztiak hartzeko eta batzuk Bartzelonara eraman behar izan zituzten helikopteroz.

Bederatzi biktimen artean María Pilar Quesada-Araque zegoen. Patioan jolasten ari zen. María Pilarrek Sagrat Cor eskolan ikasten zuen, kasernatik hurbil zegoen ikastetxe bat. Ondorengo igandean lehen jaurnartzea ospatu behar zuen.

Prentsa