Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Portugal
Adina: 74
Seme-alabak: 0
Lanbidea: Pentsioduna
Atentatuaren data: 17/08/2017
Atentatuaren lekua: Barcelona
Errudunak: Younes Abouyaaqoub, Houssaine Abouyaaqoub, Moussa Oukabir Said Aallaa, Mohammed Hychami y Omar Hychami
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: DAESH

Deskribapena

Madrilgo M-11ko atentatua gertatu eta 13 urte igaro ondoren, jihadismoak berriro erasotu zuen Espainia. 2017ko abuztuaren 17an, arratsaldeko 17.00ak aldera, Younes Abouyaaqoub terroristak gidatzen zuen furgoneta bat Bartzelonako jendez gainezka zegoen Las Ramblas pasealekuan sartu eta pertsona ugari harrapatu zituen Buen Sucesotik Miró-raino. Guztira, 15 hildako –hain artean 3 eta 7 urteko bi haur- eta 131 zauritu egon ziren. Atentatua Daesh-ek hartu zuen bere gain Amaq albiste agentziaren bidez.

María Lurdes Ribeirok 74. urtebetetzea Bartzelonan ospatu nahi izan zuen biloba María Ribeirorekin. Oso harreman estua zeukaten. “Ailegatu ziren eta, etxera deitu ondoren, buelta bat ematera atera ziren”, azaldu zuen José Luís Carneirok, Portugaleko Estatu idazkariak. Biak atentatuan hil ziren.

Prentsa