Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 23
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Polizia Nazionaleko inspektorea (Informazio Brigada Zentrala)
Atentatuaren data: 16/06/1981
Atentatuaren lekua: Zarautz
Errudunak: Juan María Tapia Irujo
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Inspektoreak Informazio Brigada Zentralean lan egiten zuen eta terrorismoaren aurkako operatibo batean murgilduta zegoen beste hainbat poliziekin. ETAko kide batzuk Vista Alegre auzoko etxebizitza batean ezkutatzen zirela uste zuten eta han sartzea erabaki zuten. Poliziak etxeko atariko atea bota zuen. Bitan banatu ziren agenteak: batzuk seigarren solairura igo ziren igogailuz eta besteak behean geratu ziren badaezpada. Haien artean María José García zegoen. Terroristek Polizia ikusi eta ihes egin zuten eskaileretatik. Inspektoreak terroristei bidea mozteko asmoz eskaileretatik igotzen hasi zen eta haiekin lehenengo solairuan topatu zen. Tiro egin zioten. Gainera, bi granada bota zituzten eta haien eta polizien artean tiroketa bat egon zen. Terroristak lehenengo solairuko etxe batean sartu eta leihotik salto egin zuten. Ihes egin zuten.