Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 25
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Etxekoandrea
Atentatuaren data: 04/05/1983
Atentatuaren lekua: Bilbo
Errudunak: Enrique Letona Viteri, José Félix Zabarte Jainaga, Félix Ignacio Esparza Luri
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1983ko maiatzaren 4an, ETA talde terrorista Polizia Nazionaleko Julio Segarra Blanco tenientea bahitzen saiatu zen, taldeko presoekin trukatzeko xedez. Horretarako auto bat lapurtu zuten pistolaz, eta Bilboko Santutxu auzoko Karmelo plazako garaje batean sartu ziren. Han, terroristek ustekabean harrapatu zuten polizia, 08:00ak inguruan jaitsi baitzen bere autoa hartu eta Basauriko kuartelera joateko. Hankak eta eskuak alanbrez lotu, eta ahoa esparatrapuz estali zioten.

Ibilgailu baten maletategian sartzear zirela, Polizia Nazionaleko kabo Pedro Barquero González eta Dolores Ledo García senar-emazteak sartu ziren garajean; emakumea ia-ia zazpi hilabeteko haurdun zegoen. Pedrok bere arma atera, baina terroristek aurrea hartu eta poliziari eta haren emazteari egin zieten tiro. Ondoren, gauza bera egin zuten Juliorekin, lotuta baitzegoen, ahoa estalita, eta ihesari eman zioten. Irtetean terroristek etxelagun batekin egin zuten topo, tiro hotsarekin kezkatua baitzen hura, eta poliziak zirela esan zioten.

Prentsa