Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Navarra
Adina: 62
Seme-alabak: 7
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Egunkari saltzailea
Atentatuaren data: 17/10/1987
Atentatuaren lekua: Pamplona
Errudunak: Comando Amaiur: Bautista Barandalla, Alberto Ilundáin, Juan Carlos Recarte y Carlos Pérez Ojuel.
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

María Cruz Yoldik 62 urte zituen eta 14 zeramatzan ‘Diario de Navarra’ egunkaria banatzen Iruñeko Bigarren Zabalgunean. Erretiroa hartzeko gutxi falta zitzaion. Zazpi seme-alaba zituen eta haietako bat hil zitzaion. Urriaren 17ko goizean, Maria Cruz etxetik oso goiz irten zen. Alde Zaharreko kale Nagusian bizi zen. Nafarroako Gorteen 5. zenbakitik igaron zenean, La Unión eta Fénix Español aseguru konpainien bulegoen ondotik, ETAk han utzitako bonba bat eztanda egin zuen. Bonbak hamar bat metro erauzi zuen Mari Cruz. Hurbileko eraikinetan bere gorpuzkiak aurkitu zituzten. Bere senarrak, Gregorio Eguiluzek, oso gutxi hitz egin zuen handik bost hilabetera hil zen arte. Seme-alaben arabera, nahigabearen ondorioz hil zen.

Argazkiak

Prentsa