Deskribapena
Deskribapena
1995ko apirilaren 19ko 8.05etan ETAko terroristek José Silva kalean bonba-auto bat lehertarazi zuten José María Aznarren autoa handik igaron zenean. Garai hartan Aznar oposizio-burua zen Espainian eta PPko presidentea. Hedatze-uhinak bete-betean eragin zien etxean zeuden bi pertsonei: Margarita González Mansilla, 73 urteko etxekoandrea, eta bere senarra, Agustín Mansilla Gómez. Biak hondakinen azpian harrapatuta geratu ziren. Emakumea Ramón y Cajal ospitalera eraman zuten eta koman egon zen urte hartako uztailaren 22an hil zen arte. Bere jaioterrian (Puebla de Alcocer, Badajoz) hilobiratu zuten. José María Aznar, ordea, bizirik atera zen, baita bere bizkartzainak ere. Politikariaren autoak 500 kiloko blindajea zeukan eta barrukaldea ondo babestu zuen. Guztira, 15 pertsona zaurituak suertatu ziren.
Argazkiak

