Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 27
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 02/01/1984
Atentatuaren lekua: Madrid
Arma: Subfusil
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

José Ángel Requena Duarte eta Marcelino Clemente Vaquero polizia nazionalak ziren eta 1984ko urtarrilaren 2ko goizean Carabanchelera joan ziren patruilatzera. Camino Viejo de Leganés eta Oporto kaleen arteko semaforo batean gelditu behar izan zutenean, GRAPOko terrorista bat autoaren ezkerreko aldetik hurbildu eta poliziak metrailatu zituen. José Ángel Requena berehala hil zen toraxean lau balazo jaso bait zituen. Marcelino Clemente, ordea, Gómez Ulla ospitale militarrean hil zen balazo bakarra jaso zuen arren. Tiroa ezkerreko sorbaldatik sartu eta eskuineko saihets-hezuretik irten zitzaion.

Ebakuntza bat egin zioten baina ez en arrakastatsua izan.
“Nire anaia Marcelino bihotz oneko gizona zen. Carabanchel auzoko gaizkileak ezagutzen zituen eta lagun bat balitz bezala aholkuak ematen zizkien. Ea anaiaren heriotza azkenekoa den. Eta egin duenak, ordaindu dezala”, adierazi zuen biktimaren anaiak.