Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 27
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Udaltzaina
Atentatuaren data: 05/08/1983
Atentatuaren lekua: Oiartzun
Arma: Subfusil
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Oiartzuneko jaiak ziren eta atentatua San Esteban plazatik 40 metrora gertatu zen. Manuel Peronié eta Víctor Zabala auto batean sartzen ari zirenean, ETAko Donostia taldeko hiru terrorista hurbildu zitzaizkien. Biktimek Oiartzun-Errenteria errepidetik gertu zegoen kale baten espaloian eserita itxaron behar izan zuten laugarren terrorista bat etorri zen arte. Hark kotxe bat ekarri behar zuen bi gizonak eramateko. Minutu bat iraun zuen itxaroteak. Biktimek erasoaren zergatia galdetu zuten, baina terroristek isilik egon zitezen agindu zieten, armen mehatxupean. Terroristek kotxean Manuel eta Víctor sartu behar zituztenean hauek ihes egiten saiatu ziren eta laguntza eskatu zuten oihuka. Terroristetako batek tiro egin zien. Manuelek balazoak jaso zituen bularrean eta izterrondoan. Víctorrek, ordea, ihes egitea lortu zuen. Terrorista batek alferrik hustu zuen bere pistolaren kargadorea bere bila atera zenean. Víctor, nahiz eta zaurituta egon, kotxe batera igo ahal izan zen eta erietxera eraman zuten.