Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Ávila
Adina: 62
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Lurreko Armadako koronela
Atentatuaren data: 15/06/1990
Atentatuaren lekua: Valladolid
Arma: Pistola
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

1990ko ekainaren 15an, goizean, Manuel López Muñoz koronela etxetik atera zen lanera joateko. Valladoliden bizi zen. 8.20ak aldera, eraikineko atetik ateratzerakoan, bizkarretik emakume eta gizon bat hurbildu zitzaizkion eta bi aldiz tiro egin zioten, buruan eta aldakan. Biktimak lau seme-alaba zituen eta haietako batek tiroak entzun eta korrika jaitsi zen kalera. Berehala hil zen. Biharamunean, GRAPO erakundeak bere gain hartu zuen atentatua.

Manuel López Muñoz Infanteria koronela zen eta 1987az geroztik erreserban zegoen. Hilketaren momentuan, egunero bezala, lanera zihoan. Valladolideko gobernadore militarraren laguntzailea zen.

Prentsa