Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Extremadura
Adina: 23
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 09/05/1978
Atentatuaren lekua: Pamplona
Errudunak: Carlos Catalán Sánchez, José Alberto Biurrun Bueno y Miguel María Cabodevilla Eraso, presuntos integrantes del comando Txindoki. Fueron absueltos por falta de pruebas.
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Manuel López González Guardia Zibileko agentea zen eta 23 urte zituen. Iruñeko tren geltokian zaintza lanak egin ohi zituen beste hiru lankiderekin batera. 1978ko maiatzaren 9an, bere lanaldia amaitu eta gero, lau poliziak Jeep batera igo eta kuartelerako bidea hartu zuten. Takonera kaletik zihoazenean, ETAko terroristek 5 kiloko lehergailu bat aktibatu zuten. Eztandak Jeepa jauzi arazi zuen. Espaloiaren zatiek, metraila balira bezala, autoaren eskuineko aldean jo zuten eta ibilgailuari kristalak apurtu zizkioten.

Manuel López González ordezko gurpilarekin kolpatu zen eta honek zauri larriak eragin zizkion. Bere anaia Francisco, guardia zibila ere eta patruila bereko kidea, laguntza eskaini zion lehena izan zen. Nafarroako ospitalean ebakuntza egin zioten, baina handik ordu batzuetara hil zen. Iruña izan zen bere lehen lantokia Guardia Zibilean eta bere ezkontza prestatzen ari zen.

Argazkiak

Prentsa