Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 34
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Arma-denda baten jabea
Atentatuaren data: 26/11/1981
Atentatuaren lekua: Getxo
Errudunak: Luis Alberto Pastro Landa, José María Astola Iruretagoyena
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

ETAk Manuel tirokatu zuen bi umeren aurrean. Manuelen alabek zazpi eta bost urte zituzten eta aitarekin eskolara zihoazen. Goizeko bederatziak aldera, norbaitek bere arma-dendako atera deitu zuen. Oraindik itxita zegoen, baina alabetako batek ireki zuen. Terrorista bat sartu zen eta beste bat kalean geratu zen badaezpada. Barruan zegoenak Manuel tirokatu zuen. Biktima odoletan erori zen lurrera. Neskak korrika joan ziren hurbil zegoen tabako-denda batera eta jabeari gizon batek aitari tiro egin ziola esan zioten.