Gallery

Deskribapena

Adina: 53
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Taxi-gidaria
Atentatuaren data: 13/03/1976
Atentatuaren lekua: Guetaria
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1976ko martxoaren 13ko goizeko lehen orduan ETAko terrorista bat Manuel Albizu Idiakezen taxira igo zen Zumaian. Donostiarantz zihoazela, bidegurutze batean desbideratzeko eskatu zion etakideak, Getariako udal mugartean, eta bi tiro jo zizkion buruan. Taxilaria ibilgailu barruan egon zen harik eta bikote batek, argiak piztuta eta motorra martxan zeukan ibilgailu bat ikusirik harrituta, autora hurbildu eta gorpua aurkitu zuen arte.

ETAk, hilketa justifikatzeko, Poliziaren isil-mandataria izatea leporatu zion, faltsuki, biktimari. Manuel Albizuren hilketa sekula ez da epaitu, arduradunak 1977ko Amnistia Legearekin babestu zirelako, eta kasuaren sumarioa sekula ez da agertu. Hilketaren tokian zaborrontzi bat jarri zuten, eta familiak kexa formala aurkeztu bazion ere Getariako Udalari, Bilduk gobernatuari, hura kentzeko, ez zuten erantzunik jaso. Biktima, taxilaria izan aurretik, udaltzain izana zen, eta Debako Udaleko zinegotzi baten anaia zen.

Argazkiak

Prentsa