Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Madrid
Adina: 59
Seme-alabak: 4
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusian fiskal burua
Atentatuaren data: 09/10/2000
Atentatuaren lekua: Granada
Arma: Arma blanca
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

2000ko urriak 9an, arratsaldean, Luis Portero Garcíak lanaldia amaitu eta etxerako bidea hartu zuen. Granadan bizi zen. 14.15ak aldera, etxeko atarian, igogailua hartzeko momentuan, ETAko terrorista bat agertu eta bi aldiz tiro egin zion bizkarretik. Ihes egin zuen. Granadako Traumatologia ospitalera eraman zuten, baina zauri larrien ondorioz hil zen. ETAko kideak ziren Harriet Iragi Gurrutxaga eta Jon Igor Solana Matarrán hilketaren autoreak izateagatik zigortu zituzten. Eta Juan Antonio Olarra Guridi atentatuaren eragilea izateagatik. Komandoak bonba-auto bat utzi zuen ere Luis Portero Garcíaren etxetik hurbil.

Luis Portero García ezkonduta zegoen eta lau seme-alaba zituen. Andaluziako Auzitegi Nagusiaren fiskal burua zen, eta Málagako alkatearen anaia. Zuzenbideko irakaslea eta ikerlaria zen ere. Hilketa baino egun batzuk lehenago, bizkartzaina eskatu zuen arriskuan zegoela uste zuelako.

Prentsa