Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 28
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea (Trafikoa)
Atentatuaren data: 05/07/1981
Errudunak: Jesús María Zabarte Arregui, Ignacio Esteban Erro Zazu, Luís María Lizarralde Izaguirre
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1981eko uztailaren 5ean ETAk trafikoko Luis Miranda Blanco guardia zibila hil zuen. Atentatua goizeko sei eta erdietan egin zuten, Donostia komandoak N-I errepidean tirokatu zuenean, Lezo (Gipuzkoa) parean, Luis Miranda eta haren lankide José Paradero zihoazen auto ofiziala. José Paradero larri zauritu zuten atentatuan, baina bizirik ateratzea lortu zuen.

Terroristak agenteen zain egon ziren bi metro inguru garaiko pareta baten atzean, Gaintxurizketa gainean. Trafikoko Guardia Zibilaren ibilgailua ikusi zutenean, tirokatu eta ihes egin zuten, Trafikoko automobiletik metro gutxira Guardia Zibilaren beste ibilgailu bat igarotzen ari bazen ere kanpoko identifikazio adierazgarririk gabe, hain zuzen ere atentatuak saihesteko babes neurri gisa.

Prentsa