Deskribapena
Jaioterria: Euskadi
Adina: 56
Seme-alabak: 3Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Bediako alkate ohia
Atentatuaren data: 29/09/1979
Atentatuaren lekua: Lemoa
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Luis María Uriarte Lemoarantz zihoan kotxez goizeko zortzirak laurden gutxi aldera. Bertako Garaje Ugarteko arduradun bezala lan egiten zuen. Kotxea ate ondoan utzi eta bere lanaldia hasi baino lehen egunkaria irakurtzen geratu zen autoaren barruan. ETAko bi kide inguratu zitzaizkion. Lehendabizi birritan tiro egin zioten eta, ondoren, tiro-segida bat egon zen.