Deskribapena
Deskribapena
Luis Manuel Allende Porrua odontologoa 1982ko ekainaren 1ean bahitu zuten, eta bederatzi egun geroago askatu. Bilbotik hurbileko mendi batean igaro zuen gatibualdia, adarrez ezkutatutako kanpin-denda batean. Doktoreak, askatu eta gero, esan zuen bederatzi egunetan zehar moldeko ogia, York urdaiazpikoa eta esnea izan zituela dieta bakarra. Behin ere ez zioten garbitzen utzi. Batzuetan, bahitzaileek utzi zioten betaurreko opakoak kentzen, ohar eginez ordea “aurpegira begiratzen saiatuz gero exekutatu egingo nindutela”.
Urte horretako abenduaren 6an Manuel Allenderi ebakuntza egin behar izan zioten, pankreako minbizia zuela eta. 1983ko otsailaren 20an hil zen. Auzitegi Nazionalaren 1985eko epaian, ETA politiko-militarreko (VIII. Biltzarreko) kide ziren bahitzaileak zigortzekoan, ez badago ere jasota Allende Porruaren gaitzak bahiketarekin zerikusirik zuenik, 1988an Bilboko Lehen Auzialdiko 3. epaitegiak epaia eman zuen, kausa-efektu erlazioa ezarriz gatibualdian zehar jasandako estres bortitzaren eta handik zortzi hilabetera biktimari heriotza eragin zion minbizia sortzearen artean.
Luis Manuel Allende Odontoestomatologiako Elkargo Ofizialaren presidenteordea izan zen 1971 eta 1975 bitartean, eta 1979az geroztik Protesi katedra betetzen zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Estomatologiako Unibertsitate Eskolan.
Prentsa



