Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Aragón
Adina: 28
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko kabo lehena Intxaurrondon
Atentatuaren data: 16/03/1991
Atentatuaren lekua: Donostia
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Donostiako Egia auzoan, ETAk lehergailu bat ipini zuen kale-argi baten ondoan. Arratsaldeko laurak aldera, lau agente zekarren Guardia Zibileko ibilgailu bat handik igaro zenean terrorista batek bonba aktibatu zuen urrunetik. Gidaria hil zen. Bonbak beste guardiak zauritu zituen, baita bi oinezko ere.