Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Ourense
Adina: 44
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Lurreko Armadako komandantea
Atentatuaren data: 22/12/1995
Atentatuaren lekua: León
Arma: Lapa-bonba
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

1995ko abenduak 22an, Artilleria komandantea zen Luciano Cortizo Alonsok eta bere alabak, Beatriz, 18 urtekoa, autoa hartu zuten Gabonetako azken erosketak egiteko. Leonen bizi ziren. 13.30ak aldera, Renueva eta Abadía kaleen arteko bidegurutzean, argi gorria zeukan semaforo batean gelditu ziren. Momentu horretan, autoak atxikita zeraman bonba batek eztanda egin zuen. Leherketak komandanteari bete-betean eragin zion eta berehala hil zen. Beatriz ere larrikin zaurituta atera zen. ETAk bere gain hartu zuen atentatua.

Luciano Cortizo Alonso 20 urte zeraman Armadan eta tiroen norabideetan eta objektiboetan aditua zen. El Ferral de Bernesgako kasernan lan egiten zuen, Leonen. Hilketaren momentuan, oporretan zegoen.

Prentsa