Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Aragón
Adina: 53
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 30/05/2003
Atentatuaren lekua: Sangüesa
Arma: Bomba lapa
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Julián Embid Luna eta Bonifacio Martín Hernández Polizia Nazionaleko agenteak ziren eta herriz herri joaten ziren NANak igortzen. 2003ko maiatzaren 30an Zangozara joan ziren beste kide batekin, Ramón Rodríguezekin hain zuzen ere. Eguerdia aldera, bere lanaldia amaitutzat jo zuten eta bereizgarririk gabeko Citroën ZX bat hartzera joan ziren. Santo Domingo enparantzan aparkatu zuten. Biak kotxera sartu ziren eta martxan jarri zutenean azpietan ezkutatuta zegoen lapa-bonba batek eztanda egin zuen. Hedatze-uhinaren ondorioz presio-eltzea bihurtu zen kotxea eta bi gorpuak txikitu eta erauzi zituen.

Julián Embidek 53 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen.

Argazkiak

Prentsa