Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Asturias
Adina: 35
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 14/09/1982
Atentatuaren lekua: Errenteria
Errudunak: Jesús María Zabarte Arregui
Arma: Subfusil
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Goizeko hamaikak ziren eta Polizia Nazionaleko lau agente Susperregira joan ziren, Franchila baserrira, hamaiketakoa hartzeko. Ez ziren ohartu, baina terrorista talde batek jarraitzen zituen. Polizietako bik uniformea soinean zeramaten eta auto-patruilan ailegatu ziren. Beste biak, ordea, kalez-jantzitza zeuden ete kotxe arrunt batean zihoazen, Seat 131 Supermirafiori urdin batean. Baserritik kotxez irten eta handik 800 bat metrotara terroristen segadan erori ziren. Puntu askotatik tiro egin zieten. Ingurua malkartsua zenez autoak motel zihoazen eta osa zaila zen handik ihes egitea. Poliziek armak atera zituzten eta euren burua babesten saiatu ziren, baina terrorista guztiak bizirik irten ziren, agenteak ez bezala. Jesús Ordóñez Pérez eta Juan Seronero Sacristán berehala hil ziren. Besteak, Alfonso López Fernández eta Antonio Cedillo Toscano, ondorengo orduetan hil ziren.