Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Castilla y León
Adina: 39
Seme-alabak: 3
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Argiketaria
Atentatuaren data: 08/11/1984
Atentatuaren lekua: Zestoa
Errudunak: Ignacio Bilbao Beascoechea, José Antonio López Ruiz, José Miguel Latasa Gueteria, Miguel Ángel Gil Cervera
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Goizeko zazpi t’erdiak ziren eta Juan bere txakurrarekin zihoan. Terroristak agertu eta kotxe batera igoarazi zuten. Autoaren jabea barruan lotuta zeukaten ere. Hiru terrorista ziren. ETAko kideak zirela eta Zumaiako banku bat lapurtu nahi zutela azaldu zieten biktimei. Minik egingo ez zietela ere agindu omen zieten. Zarauzko Aizarna auzoko harrobi batean gelditu ziren. Terroristek autoaren jabeari handik urrundu zedila eskatu zioten. Ondoren, Juan Sánchez Sierro tirokatu zuten. Berehala hil zen. Bere aitak ETAren atentatu bat jasan zuen zazpi urte lehenago eta Euskal Herria utzi behar izan zuen.