Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Melilla
Adina: 26
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 12/12/1982
Atentatuaren lekua: Tolosa
Errudunak: Juan Antonio Rezola San Vicente
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Juan Ramón Joya Lago eta Francisco Vázquez Bolaños lankidea Tolosako Belate pasealekuan zihoazen, kale-jantzian eta Franciscoren ibilgailuan; Gorriti plazatik hurbil, gorri zegoen semaforo batean gelditu, eta une horretan beste ibilgailu batean zihoazen ETAko kide batzuek metrailatu egin zituzten. Automobilak bi dozena tiro jaso zituen, aurrealdean eta alboan batez ere. Atentatuaren unean jende asko bazebilen ere kalean, inork ez zion lekukotasunik eman nahi izan poliziari.

 

DYAren eta Gurutze Gorriaren anbulantziek artatu zituzten agente biak, eta Tolosako Asuncion klinikara eraman zituzten biktimak; han, Juan Ramón Joya Lagoren heriotza egiaztatu zuten. Lankideak zauri larriak izan zituen, eta horiek lanbide horretan segitzea eragotzi zioten.

Prentsa