Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Murcia
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Atezaina ‘Luminor’ eraikinan
Atentatuaren data: 20/09/1977
Atentatuaren lekua: Barcelona
Arma: Otros explosivos
Hiltzailea: AAA

Deskribapena

‘El Papus’ aldizkari satiriko bat zen eta bere leloa ‘Jaungoikorik ez, jaberik ez eta CNTrik ez’ zen. 1973an sortu zen eta ordutik ultraeskuineko hainbat taldeen mehatxuak jaso zituen. Azkenean, 1977an atentatu bat sufritu zuen. Irailaren 20an, bi terrorista Luminor eraikinera hurbildu –han zegoen aldizkaria- eta atezainari, Juan Peñalver Sandovali alegia, pakete bat utzi zioten. Paketea Xavier de Echarrirentzat zen, zuzendariatzat.

Goizeko 11.40etan, Juanek igogailua hartu zuen lehenengo solairura joateko. Han, ‘El Papus’ aldizkariarekin batera beste bi zeuden, ‘Party’ eta ‘El Cuervo’, hirurak Amaika argitaletxearenak. Paketeak hartzaileari ailegatu baino lehen eztanda egin zuen eta Juan Peñalver berehala hil zen. Hedatze-uhinak hamar bat pertsona zauritu zituen ere, haietako batzuk kalean zebiltzatenak, eraikinetik kanpo.

Zauritu larrien artean bi emakume zeuden, Rosa Lorés, Amaika argitaletxeko idazkaria, eta Rosa García Lanciano, Juan Peñalverren emaztea.

Alianza Apostólica Anticomunistak (AAA) bere gain hartu zuen atentatua. AAA ultraeskuineko talde bat zen eta ‘La Vanguardia’, ‘El Diario de Barcelona’ eta ‘Mundo Diario’ egunkarietara deitu zuen gertatutakoaren berri emateko. Gainera, agiri bat argitaratu zuen ere. AAAko terroristek azaldu zuten Peñalverren heriotza ez zela gertatu behar izan, bonba “Echarri jaunari eta bere taldeari” zuzendu bait zieten.‘El Papus’ aldizkari satiriko bat zen eta bere leloa ‘Jaungoikorik ez, jaberik ez eta CNTrik ez’ zen. 1973an sortu zen eta ordutik ultraeskuineko hainbat taldeen mehatxuak jaso zituen. Azkenean, 1977an atentatu bat sufritu zuen. Irailaren 20an, bi terrorista Luminor eraikinera hurbildu –han zegoen aldizkaria- eta atezainari, Juan Peñalver Sandovali alegia, pakete bat utzi zioten. Paketea Xavier de Echarrirentzat zen, zuzendariatzat.

Goizeko 11.40etan, Juanek igogailua hartu zuen lehenengo solairura joateko. Han, ‘El Papus’ aldizkariarekin batera beste bi zeuden, ‘Party’ eta ‘El Cuervo’, hirurak Amaika argitaletxearenak. Paketeak hartzaileari ailegatu baino lehen eztanda egin zuen eta Juan Peñalver berehala hil zen. Hedatze-uhinak hamar bat pertsona zauritu zituen ere, haietako batzuk kalean zebiltzatenak, eraikinetik kanpo.

Zauritu larrien artean bi emakume zeuden, Rosa Lorés, Amaika argitaletxeko idazkaria, eta Rosa García Lanciano, Juan Peñalverren emaztea.

Alianza Apostólica Anticomunistak (AAA) bere gain hartu zuen atentatua. AAA ultraeskuineko talde bat zen eta ‘La Vanguardia’, ‘El Diario de Barcelona’ eta ‘Mundo Diario’ egunkarietara deitu zuen gertatutakoaren berri emateko. Gainera, agiri bat argitaratu zuen ere. AAAko terroristek azaldu zuten Peñalverren heriotza ez zela gertatu behar izan, bonba “Echarri jaunari eta bere taldeari” zuzendu bait zieten.

Prentsa