Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Alemania
Adina: 39
Seme-alabak: 2
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Udaltzaina Bartzelonan
Atentatuaren data: 20/12/2000
Atentatuaren lekua: Barcelona
Errudunak: José Ignacio Krutxaga y Fernando García Jodrá
Arma: Pistola
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

2000ko abenduaren 20ko goizean, Juan Miguel Gervilla Valladolid udaltzaina Bartzelonako Numantzia kalea eta Diagonal hiribidearen arteko bidegurutzean trafikoa zaintzen ari zen. Diagonal hiribidearen albo batean autoa hondatu zitzaien bi pertsonei laguntza eskaini zien agenteak. Autoa blokeatuta zegoen, gidariak giltzarik ez zeukan eta bihurkin bat erabili behar zuten martxan jartzeko. Udaltzainari susmagarria iruditu zitzaion guzti hau eta Fernando García Jodrá ETAko terroristak pistola atera zuen.

Agenteak eta terroristak borroka egin zuten eta biak lurrera joan ziren. Bigarren terrorista hurbildu eta Gervillari tiro egin zion buruan. Hau ikusita, García Jodrá altxatu zen eta hurbil-hurbiletik bigarren aldiz tiro egin zion udaltzainari. Berehala hil zen.

ETAk auto hura lapurtu zuen egun batzuk lehenago. Barruan bonba bat zeramaten. Euren helburua Luis del Olmo kazetaria hiltzea zen. Handik hurbil bizi zen. ETAko Bartzelona komandoa sei aldiz saiatu zen Luis del Olmo erailtzen, baina sei aldiz porrot egin zuten.

Prentsa