Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Euskadi
Adina: 43
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Fabrika bateko langilea eta ETA (m)-ko kidea
Atentatuaren data: 25/09/1985
Atentatuaren lekua: Ascarat
Arma: Pistola
Hiltzailea: GAL

Deskribapena

1985ko abuztuaren 2an, arratsaldean, Juan María Otegui Eliceguik bere lanaldia amaitu zuen. Arrosan lan egiten zuen eta autoa hartu zuen etxera itzultzeko. 17.30ak aldera, bigarren mailako errepide batetik zihoan, Azkaratetik hurbil. Bat-batean, motozikleta bat agertu eta handik tiro egin zioten. Hiru balazo jaso zituen, haietako bat bihotzetik hurbil. Ospitalera eraman zuten, baina handik ordu t’erdira hil zen.

Juan María Otegui Elicegui –‘Txato’- Donibane Garazin bizi zen, Ipar Euskal Herrian, emaztea eta alabarekin batera. Altzari-kooperatiba batean lan egiten zuen. Espainiatik ihes egin zuen ETA militarreko kidea zelako. Ustez, sei pertsonen hilketetan parte hartu zuen.