Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Asturias
Adina: 20
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea
Atentatuaren data: 09/05/1978
Atentatuaren lekua: Donostia
Arma: Subfusila
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Intxaurrondoko kuartelean babes zerbitzua ematen ari zen Guardia Zibilaren Land Rover-a, barnean lau agente, eta Polloeko hilerritik gertu igaro zenean, errepide ondoko pareta batetik metrailatu egin zuten bi terroristak. Agenteek laguntza eskatu zuten Land Rover-eko irrati-telefonoarekin, eta Komandantziako Erreserba Guneko bulegoetan deia entzun zuten, tiro hotsa zutela hondoko zarata.

 

Juan Marcos Gonzálezek toraxean eta zangoetan jaso zituen tiroak, eta osasun zentro batera iritsi eta gutxira hil zen. Miguel Íñigo Blanco ere hil zen, eta beste bi agenteek, Juan Jiménez Bermúdez eta José Amado Juanek, ibilgailutik irtetea lortu eta erasoari kontra egin ahal izan zioten.

Prentsa