Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Sevilla
Adina: 32
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Polizia agentea
Atentatuaren data: 09/05/1979
Atentatuaren lekua: Sevilla
Arma: Subfusil
Hiltzailea: GRAPO

Deskribapena

1979ko maiatzaren 9an, arratsaldean, Juan Manuel Torres León eta Juan Torrebejano agenteak Sevillako Santa Cruz auzoan zegoen Frantziako kontsulatuan zaintza lanak egiten ari ziren. 20.00ak aldera, GRAPO erakundeko hiru terrorista –oso gazteak- kotxe batetik jaisti, hurbildu eta agenteak tirokatu zituzten.

Juan Torrebejanok bizkarrean jaso zituen balazoak eta konortea galdu zuen. Lankideak hanka batean jaso zuen balazoa eta handik hurbil zegoen oholtza flamenko batean ezkutatu zen. Baina erasotzaileek aurkitu eta, lurrean zegoela, berriz ere tiro egin zioten. Terroristek hirugarren biktima bat utzi zuten: udal lorategietako langile bat. Tiroak entzutean, terroristak gelditzen saiatu zen. Biktimak ospitalera eraman zituzten eta, zaurien ondorioz, Juan Manuel Torres hil zen. Juan Torrebejanok 40 urteko makaldia izan zuen eta 2019ko martxoaren 1an hil zen.

Prentsa