Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Catalunya
Adina: 63
Seme-alabak: 1
Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Telefónica enpresako langile ohia
Atentatuaren data: 13/02/1999
Atentatuaren lekua: Salou
Arma: Bestelako lehergailuak
Hiltzailea: Besteak

Deskribapena

Juan Manuel Sarmiento Somoza Telefónica enpresako langile ohia zen. Aurretik, ordea, meategi batean lan egin zuen. Guardia Zibilaren arabera, beraz, lehergailuei buruzko informazioa zeukan. Saloura oporretan joan zen, emaztearekin eta 13 urteko alabarekin, 1999ko otsailean. Hondartzan zegoenean, bolbora kloratua zeukan lehergailu bat ikusi zuen. Desaktibatu nahi izan zuen baina ez zuen arrakastarik izan eta hil zen.

Guardia Zibilaren arabera, eztandak lotura zuen aurreko astean Salou eta Cambrils herrietako turismo bulegoetara ailegatu ziren hiru eskutitzekin. Horietan 100.000.000 pezeta eskatzen zuen ETAk eta, ordaindu ezean, bonbak ipiniko zituen bi udalerri horietako amildegi batzuetan.

Prentsa