Gallery

Deskribapena

Jaioterria: Andalucía
Adina: 23
Seme-alabak: 0
Egoera zibila: Ezkongabea
Lanbidea: Polizia Nazionaleko agentea
Atentatuaren data: 28/01/1980
Atentatuaren lekua: Basauri
Arma: Subfusil
Hiltzailea: ETA

Deskribapena

Juan Manuel Román Moreno agentea polizia talde baten kidea zen. Labe Garaietarako materiala zekarren kamioi bat zaintzen ari ziren. Ezezagun batzuek bere patruila-autoa metrailatu zuten. Bilbotik Basaurirako errepideraren albo batean dagoen muino batetik erasotu zituzten poliziak. Poliziek, guztira, dozena bat balazo jaso zituzten. Haietako batzuk Juan Manuelen buruan eta lepoan jo zuten. Beste bost agente zauritu zituzten: José Luis Moreno –bi balazo jaso zituen besoan-, José Quintero González –hanka batean zauriak izan zituen-, José Marín, Evaristo Añeiros Castro eta Eustaquio Calzada.