Deskribapena
Jaioterria: Melilla
Adina: 41
Seme-alabak: 1Egoera zibila: Ezkonduta
Lanbidea: Guardia Zibileko agentea Legution
Atentatuaren data: 14/05/2008
Atentatuaren lekua: Villarreal
Errudunak: Aitor Cotano Sinde, Arkaitz Goikoetxea Basabe, íñigo Gutiérrez Carrillo
Arma: Lapa-bonba
Hiltzailea: ETA
Deskribapena
Juan Manuelek Legutioko Guardia Zibilaren kuartelean zaintza lanak egiten zituen. Goizaldeko hirurak aldera, kameretatik ikusi zuen ezezagun talde batek furgoneta bat kuarteletik 10 metrora utzi zuela. Ez zuen ezertarako denborarik izan. Terroristek lehergailua programatuta zeukaten eta berehala eztanda egin zuen, kuartela husteko denborarik eman gabe. Furgonetak zeraman 100 kiloko lehergailuak eztanda egin zuen. Sarraski bat nahi zuen ETAk. Furgonetaren gidaria korrika joan zen beste auto baterantz eta terroristek kotxez ihes egin zuten.